Sara Alonso on tour
Gipuzkoan, begiratzen duzun tokira, natura da inguruan. Eta hori mundu osoarekin partekatu nahi genuen. Horretarako, bere Turismo Sailari Sara Alonsorekin (Donostia, 1999) nazioarteko trail lasterkari onenetariko batekin lankidetzan aritzea proposatu genion Gipuzkoa modu berezi eta ezberdinean arakatzeko. Horretarako, sei ataletako serie bat sortu dugu, non jan, igeri egin, kirol jarduerez gozatu… dena erakusten duen bere oinetakoak jantzita. Bere bigarren etxetik, Zegamatik hasten gara, lasterketa famatua gogora ekarriz, eta hortik aurrera, Tolosa, Zarautz, Orio eta Oñati bezalako toki jatorretara jarraitzen du trostan. Gainera, egiazko donostiarra izanik, berarekin ospatzen dugu hiriko egun berezienetako bat: Santo Tomas.
Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Grabaketa eta edizioa: The Adventure Bakery.